Gaur gauean Galtzarabordako geltoki zaharra eraisteko lanak egingo dituzte

Euskotrenek Udalari jakinarazi dio irailaren 23tik (ostirala) 24ra (larunbata) bitartean, 22:00etatik 06:00etara, Galtzarabordako geltoki zaharra eraitsi egingo dela, nasa bakoitian (kiroldegiaren aldean).

Euskotrenen arabera, lan horiek gauez egin behar dira, ez baitira bateragarriak trenbide-zerbitzuarekin.

Lan horiek Altza – Galtzaraborda tartea lurperatzeko testuinguruan egingo dira.

Edozein argibide eskatu edo galdera egiteko, Euskal Trenbide Sareko 944 333 333 telefonora dei daiteke.