Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko epea, zabalik

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion 2022ko ekitaldiko Kobratze Errolda egin eta ordainagiriak jaulki direlarik, kobratzeko borondatezko epeari hasiera eman zaio, ondorengo xehetasunak kontutan hartuz:

Ordaintzeko epea:

2022ko urriaren 1etik azaroaren 10a arte, biak barne.

Ordaintzeko modua:

Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean, hots, azaroaren 10ean, baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira.

Ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak Udal honen ZU! arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo https://errenteria.eus/zu/ webgunearen bidez egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.