Inauteri Batzordearen lehen bilera datorren asteazkenean izango da

“Inauteri herrikoi eta parte-hartzaileak” sustatzeko asmoarekin, berriro ere Inauterietako Batzordea osatuko dela jakinarazi nahi du Udalak.

Lehen bilera, datorren urriaren 19an izango da, asteazkenean, 18:30ean, Reina Aretoan.

Udaletik herriko talde, konpartsa eta interesa duten pertsona guztiei bilkuran parte hartzeko deia egin nahi diete.