‘Liburua opari’ kanpaina martxan jarri du Udalak

Aurten ere ‘Liburua opari’ kanpaina jarri du abian Udalak, irakurzaletasuna eta euskarazko literaturari bultzada emateko helburuz.

‘Liburua opari’ txartelak % 20ko deskontua eskainiko dizu euskaraz idatzitako liburuetan, betiere herriko liburu-dendetan erosiz gero.

Txartelok Udal Hizkuntza Politika departamentuan eskuratu ahal izango ditu herritar orok, Merkatuzar eraikineko lehen solairuan (Pablo Iglesias 3), abenduaren 12tik 22ra bitarte (biak barne), 9:00-14:00 ordutegian.

Txartelen bidez urtarrilaren 5a bitarte egin ahal izango dira erosketak.

Ikastetxeetan banaketa berezia

Urtero bezala, lehen hezkuntzako herriko 6 ikastetxeetan banatuko dira txartelak, haurren artean ere irakurzaletasuna eta euskarazko produkzioa sustatzeko asmoz.