Euskarazko produktuen katalogo berria argitaratu dute

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du. Musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta web helbideak biltzen ditu katalogo honek, aisialdirako produktuen artean euskaraz daudenak nabarmendu nahian. Produktu bakoitza zein adinetako jendearentzat den, gutxi gora-beherako prezioa, egilea eta beste ezaugarri batzuk agertzen dira bertan.

Katalogo honen helburua da gurasoei haurrentzako euskarazko produktuak eta gazteei euren gustuko euskarazko produktuak aukeratzen eta bilatzen laguntzea.

Katalogoa Euskal Herriko beste hainbat udalekin batera atera dute eskualdekoek eta Oarsoaldeako ikasle guztiei bidali zaie katalogoa on line kontsultatzeko informazioa orri markatzaile formatuan.

Katalogoa www.katalogoa.eus webgunean dago ikusgai.