Familian Jolasean programak Gabonetako apaingarrien tailerra antolatu du larunbat honetarako

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatzen ari dira herrian.

Abenduaren 17an (larunbata), 16:00etatik 18:00etara, Jose Luis Caso aretora (Merkatuzar eraikinean) hurbiltzen diren familiek Gabonetako apaingarrien tailerrean parte hartu ahal izango dute. Familiek abenduaren 16ko 10:00ak baino lehen eman dezakete izena parte hartzeko, esteka honetan.