Errenteriako Udalak Altzateko proiektuaren aldaketa onartu du

Errenteriako Udalak Altzateko birpartzelazio proiektuari argi berdea eman dio Tokiko Gobernu Batzarraren azken saioan. Errenteriako Udalak urrats garrantzitsuak egin ditu azken hilabeteotan Altzaten, eremuaren antolamendu berria eta eremuaren urbanizazioa zehaztuko duen programa onartuta.

Birpartzelazioaren behin betiko onarpenak udalaren esku uzten ditu zenbait lurzati, eta erabilera hauek izango dituzte:

    • Babes ofizialeko 30 etxebizitza
    • Aparkaleku publikoa
    • Komunitate ekipamendua
    • Espazio libreak eta berdeguneak
    • Bide-sistema

Orain arte titulartasun pribatukoa zen eremuaren guztizkotik, azaleraren % 62 udalarena izatera igaro da. Eta zati horretatik hektarea bat, gutxi gorabehera, espazio libreetarako eta berdeguneetarako erabiliko da, eta horiek udalari dagokion azaleraren % 38 hartzen dute.