Matrikula zabalik dago Udal Euskaltegian

Matrikula zabalik dago Udal Euskaltegian eta A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailako tituluak lortzeko izen-ematea egin daiteke. Astean 20, 15, 10 edo 5 orduko ikastaroak eskaintzen dituzte, eta eskolak goizean, eguerdian eta arratsaldean izango dira.

Izena emateko epea urtarrilaren 9tik 31 bitarte izango da.

Prezioari dagokionez, alde batetik, ordu kopuruen araberakoa izango da. Bestetik, langabetuek doan izango dute eta gainerakoek errenta mailaren arabera ordainduko dute. Bestalde, gurasoek kenkari bereziak izango dituzte.

Argibide gehiago nahi izanez gero, euskaltegira bertara jo daiteke.

Bulegoa zabalik:

Astelehenetik-ostegunera: 9:00etatik 17:00etara

Ostiraletan: 8:00etatik 14:00etara

Izena emateko:

943 449 680 / 647 680 927 telefonoak

euskaltegi@errenteria.eus

Mikel Zabaleta, 14