Udal txistulari taldearen datozen kontzertuak

Hona datozen asteetan udal txistulari taldeak eskainiko dituen emanaldiak:

Urtarrilaren 22an, 12:30ean: Kontzertua Udaletxeko arkupetan

San Sebastian egunaren biharamunean, azken urteetan bezala, Donostiari eskainitako eta Raimundo Sarriegik egindako doinuez osatutako kontzertua eskainiko dute Udal Txistulariek, Arantxi Iragorri Saizar abeslariarekin batera.

Honako hau izango da egitaraua:

– Kresala (Biribilketa), Jose Ignazio Ansorena Miner

– Danborra Ezezaguna, José Antonio de Urretak jasoa. Moldaketa; Jose Ignazio Ansorena Miner

– Beti aurrera (Rapsodia), Iñaki Otaño

– Martxa ta tangoa, Raimundo Sarriegi

– Ohorezko kontrapasa, Raimundo Sarriegi

– Hiru damatzo Herrikoia; Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner

– Festarik Biarbada (Zortzikoa), Raimundo Sarriegi

-Lorezainen Konparsa, Raimundo Sarriegi

– Minueto, Raimundo Sarriegi

– Donostiarren abestiak, Herrikoia. Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner

– Donostiako danborrada, Raimundo Sarriegi. Moldaketa; Jose Ignazio Ansorena Miner

Urtarrilaren 29an, 09:00etan: diana Iztieta, Olibet eta Ugarritze auzoetan

Igande honetan, Udaletxetik 9:00tan hasita, Iztieta, Olibet eta Ugarritze auzoetan barrena ibiliko dira Udal Txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute, ohi bezala.

Honako zortzikoa hauek izango dira igande honetakoak:

– Marrutxipi, Jose Ignazio Ansorena Miner

– Markesaren alaba / Beltzarana, Jose Ignazio Ansorena Miner