Errenteriako Udalak Gabierrota pasealekua hobetzeko proposamena aurkeztu du

Argazkian: Gabierrotako auzo elkarteko ordezkariak eta udal ordezkariak

Gabierrota pasealekua, ia 300 metroko luzera eta hektarea erdiko azalera duena, udalerriko gunerik garrantzitsuenetako bat da. Gainera, bi auzo lotzen ditu oinezkoentzako: Gabierrota eta Erdialdea.

Udalak proposamen bat aurkeztu du pasealeku honen potentzialtasuna handitzeko. Alde batetik, erakargarriagoa eta seguruagoa egin nahi da pertsonentzat, dagoen zoladura hobetuz eta egungo jardinerak kenduz.

Bestalde, pasealekuaren erdialdean eta Jesusen Bihotza egoitzaren kanpoaldean egoteko eta elkartzeko espazioak irabaziko dira, espazio publiko horretaz gozatzera gonbidatuko duten ekipamendu eta hiri-altzari berriekin.

Proiektuaren irudikapen grafikoa

Oiartzun ibaiarekiko harremana ere hobetuko da, ibilgura iristea erraztuz. Horretarako, beste arrapala bat eraikiko da adinekoen egoitzaren parean.

Azkenik, proposamenak berdeguneen azalera ere handituko du, pasealekuaren azaleraren % 36 izango baita, eta berdegune eta azalera zapalgarri berriak sortuko dira, paisaia hobetzeaz gain drainatze hobea egiteko.

Proiektuaren irudikapen grafikoa

Proposamena Gabierrotako Laguntasuna Auzo Elkartearekin eta Jesusen Bihotza egoitzako arduradunekin landu da.

2019-2023 Agintaldirako Planean jasota dagoen proiektu honek 800.000 euroko aurrekontu-partida du. Obrak 2023ko bigarren seihilekorako lizitatzea aurreikusten du Udalak.