Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, egitarau zabala aurkeztu dute

  • Programazio bateratua aurkeztu du Udalak herriko eragile anitzekin batera

Pixkanaka gerturatzen ari da martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta honen harira Errenteriako Udalak eta hainbat eragile eta talde feministek, Berdintasun Kontseiluarekin batera, egitarau zabala eta aberatsa antolatu dute.

Hilabete osoan zehar, askotariko ekintzak burutuko dira, betiere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen jabekuntza bultzatzeko helburuarekin.

Besteak beste, aurtengo programazioan ondorengo ekintzak nabarmendu dituzte:

Alde batetik, XIII. Mariasun Landa Sarien banaketa. Berdintasun Kontseiluaren ekimenak hamahiru urte betetzen ditu aurten eta Saioa Aizpurua Arribari buruzko lana izango da saritua.

Bestalde, martxoaren 8an, beste urtebetez, mugimendu feministak manifestazioa antolatu du. 19:00etan abiatuko da Zumarditik eta gure herriko kaleak aldarriz betetzea izango du xede.

Martxoaren 8an bertan, auzoetako emakume elkarteek bazkaria antolatu dute Merkatuzarren, pandemiaren aurretik abiatutako bideari jarraiki.
Azkenik, María Naredo legelariak, Berdintasun Ministerioaren Sexu Askatasuna Bermatzeko Lege Organikoa (LISMI) idazten aritu den emakumeetako batek, hitzaldi bat emango du “solik baietz da baietz” legearen ingurukoak partekatzeko.

Gainerako ekintzak eta zehaztapen guztiak jarraian zehaztutako programazioan ikus daitezke:

MARTXOAK 3 ostirala

  • BANDERAREN IGOERA

19:00 Emakumeen Etxetik abiatuta Batukada Feministarekin

MARTXOAK 7 MARZO asteartea · martes

  • HITZALDIA · CHARLA

‘Linfedemak eta lipedemak emakume-izena dute?’

Hizlaria · Ponente: Miren Amaia Muru Aduriz

18:00 Emakumeen Etxea

Gaztelera

Antolatzaileak : AGADELPRISE (Gipuzkoako linfedema primario edo sekundarioak, lipedemak eta flebedema erasandakoen elkartea) eta Emakumeen Etxea

MARTXOAK 8 asteazkena

  • EMAKUMEEN BAZKARIA*

14:00 Merkatuzar

* Aurrez tiketa erosi beharko da

Antolatzaileak: Auzoetako emakume elkarteak

  • MANIFESTAZIOA

19:00 Zumardiatik

Antolatzailea: Oreretako Asanblada Feminista

MARTXOAK 9 osteguna

  • ANTZERKIA

‘Eta horrela jarraitzen dugu’ Beharrezkoak Antzerki taldea

19:00 Emakumeen Etxea

Elebitan

Antolatzailea: Oreretako Asanblada Feminista

MARTXOAK 11 larunbata

  • XIII. MARIASUN LANDA SARIEN BANAKETA

12:00 Emakumeen Etxea

Antolatzailea: Berdintasunerako Kontseilua

MARTXOAK 12 igandea

  • EMAKUMEEI ESKAINITAKO UDAL TXISTULARIEN KONTZERTUA

12:30 Foru Plaza

Antolatzailea: Udal Txistulari Taldea

MARTXOAK 14 asteartea

  • HITZALDIA

‘Annie Ernaux, Nobel Saria 2022’

Hizlaria: Mariasun Landa

18:30 Emakumeen Etxea

Euskaraz

Antolatzailea: Emakumeen Etxea

MARTXOAK 18 larunbata

  • HITZALDIA

Zer gertatzen ari da “Soilik bai baietz da” legearekin?

Hizlaria: María Naredo

11:00 Emakumeen Etxea

Antolatzailea: Oreretako Asanblada Feminista eta Emakumeen Etxeko Batzarra

MARTXOAK 23 osteguna

  • ANTZERKIA

‘Alter hegoak. Pantxika Lamur’

18:30 Emakumeen Etxea

Euskaraz

Sarrera doan

Antolatzailea: Emakumeen Etxea

MARTXOAK 26 igandea

  • ANTZERKIA

‘Las que limpian’. A Panadaría + CDN

19:00 Niessen Kulturgunea

Gaztelania

sarrerak.errenteria.eus

MARTXOAK 28 asteartea

  • ZINEMA

‘Leonor will never die’

19:30 Niessen Zinemak

sarrerak.errenteria.eus

Antolatzailea: Oz Zinema Elkartea

MARTXOAK 29 asteazkena

  • DOKUFORUM

‘Cárceles bolleras (resistencias de las mujeres entre rejas)’

Cecilia Montagut, zuzendaria

Katia Reinberg, partehartzailea

18:30 Emakumeen Etxea

Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea

  • EMAKUMEEN XIX ZINE EMANALDIA · XIX MUESTRA DE CINE DE MUJERES:

– MARTXOAK 2: Cinco lobitos

– MARTXOAK 16: Una joven prometedora

– MARTXOAK 30: Invisibles

18:00 Niessen Kulturgunea

Sarrera: Doan

Antolatzailea: Amalatz Talde Feminista

MARTXOAK 4 – 12

  • ERAKUSKETA

‘Kakorratzez emakumeen arteko sareak ehuntzen’

Herriko erakusleihoetan

Antolatzaileak: Errenkoalde elkartea eta Emakumeen Etxea

Programaren eskuorria hemen deskargatu daiteke.