Familia ugarientzako aurkezpena egingo du Hirukide elkarteak bihar Errenterian

  • Hirukidek Errenteriako eta inguruko familia ugariei dei egiten die, elkartearen lanaren berri emateko, dituen laguntza eta deskontuak aurkezteko eta haien beharrak ezagutzeko

Bihar, asteartea, Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Federazioak aurkezpen bat egingo die Errenteriako eta inguruko udalerrietako familia ugariei. Hitzordua 18:00etan izango da, Reina Aretoan (Xenpelar kalea, 3). Baina aurkezpenera joaterik ez duten guztiei ere emango zaie arreta, 09:30etik 14:00etara eta 15:30etatik 18:00etara, leku berean.

Aurkezpenean eta gainerako jardunaldian egongo den arreta-puntuan, erakundearen zerbitzu eta jardueren berri eman, familia ugarientzat Euskadin dauden eskubide, laguntza eta hobari publikoen informazio zehatza eskaini eta familiek dituzten zalantza, iradokizun eta erreklamazioei erantzungo zaie.