Ondartxoko pabiloiak eraisten hasi dira

Aste honetan hasi dira Ondartxoko pabiloiak eraisteko lanak, eta datozen egunetan amaitzea aurreikusten da. Ryde Obras y Servicios, S.L.U. enpresa ari da lan horiek egiten, aurreko egunetan amiantoa kendu ondoren. Lehenago, udal-langileek pabiloiak hustu zituzten.

Pabiloiak eraitsi ondoren, Construcciones Alzola S.L. enpresak orubea egokitu eta berrurbanizatuko du, eta bertan 23 aparkaleku berri sortuko dira kotxeentzako, eta baita motorrentzako hainbat ere. Era berean, argiztapen berri batekin egokituko da, erabilera berrirako egokiagoa.

Errenteriako Udalak 199.634,44 euroko aurrekontua onartu du proiektu hau gauzatzeko.