Iztietako oinezkoen zubiaren konponketa lanak amaitu dituzte

Iztietako oinezkoen zubiaren konponketa- eta mantenu-lanak amaitu ditu Udalak. Aurreko astean lan handienak amaitu ziren eta aste honetan egin dute azken errebisioa. Lanek 138.852,58 euroko kostua izan dute (BEZa barne).

Exekuzio epeari dagokionez, aurreikusi bezala, 3 hilabetekoa izan da. Tarte horretan hainbat lan zehatz egiten zituzten bitartean zubia itxita mantendu behar izan dute, baina ahalik eta denbora gutxien izan zedin saiatu dira.

Burutu diren lanen artean, hauek dira garrantzitsuenak:

• Zubiaren egurrezko zoladura ordezkatzea

• Barandak txukundu eta margotzea

• Sarbideak diren plataformetan konponketak egitea

• Zubiaren argiztapena burutzea