Xenpelar Tailerren erakusketa zabalduko da Merkatuzarren

Ekainaren 12an zabalduko da Merkatuzarreko Jose Luis Caso Aretoan Xenpelar Tailerretako ikasleek 2022-2023 ikasturtean egindako lanekin osatutako erakusketa.

Egur tailla, altzarien zaharberritzea, pintura, patchwork, argazkigintza eta zeramika diziplinetan egindako lanak egongo dira ikusgai.

Inaugurazioa ekainaren 12an bertan izango da arratsaldeko 19:00tan meriendarekin.

Erakusketa ekainaren 17a arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera 17:00etik 20:00era eta larunbatean 11:00-14:00.