Frantziako Tourrak Errenteriako trafikoan eta mugikortasunean izango dituen eraginak

  • 2023ko Frantziako Tourra dela eta, uztailaren 2an eta 3an trafikoan eta mugikortasunean afekzioak izango dira
  • Ahal den neurrian, herritarrek ibilgailu partikularrak ez erabiltzeko eta garraio publikoa erabiltzeko deia egin du Udalak, batez ere trena

2023ko Frantziako Tourra Errenteriatik igaroko dela eta, uztailaren 2an eta 3an trafikoan afekzioak izango dira:

1) Uztailaren 2an: mozketa Kaputxinogainako tunelean egingo da 14:00etatik aurrera.

2) Uztailaren 3an 12:40ean dago aurreikusia mozketa, eta 17:00ak arte irautea da aurreikuspena.

Ibilbidea: Lezoko biribilgunea – Olibet biribilgunea – Galizia biribilgunea – Santa Klara biribilgunea – Gabierrotako biribilgunea eta Lartzabalgo biribilgunea.

Ondorioz, erdiguneko trafikoak eragin handia jasango du. Halaber, gutxi gorabehera 13:15etik aurrera, eta lasterketa igaro arte, ezin izango da errepidea gurutzatu, ezta oinez ere.

Isolatuak geratzen diren auzoetan kontuan izan beharrekoak:

Iztieta: Galizia biribilgunea moztuta egongo da eta auzorako sarrera Pasaia kaletik desbideratuko da.

Olibet: Mozketak irauten duen bitartean auzoa isolatuta geratuko da eta sarrera-irteera bakarra Papresak duen barruko bidetik izango da larrialdi kasuetarako bakarrik. Baserrien pistatik Lezora joaterik izango da eta handik Donostiara joateko Altamirako biribilgunea erabili ahal izango da. GI-636 errepidea moztuta egongo da Papresa parean, bi norabideetan.

Gabierrota: Mozketak irauten duen bitartean auzoa isolatuta geratuko da eta sarrera-irteera bakarra Gabierrota pasealekutik izango da (espaloi gainetik) emergentzietako ibilgailuentzako.

Lartzabal eta Arragua: Lartzabaleko biribilgunea moztuta izango da eta irteera Oiartzunerantz izango da.

3) Debekatua egongo da ibilgailuak aparkatzea Nafarroa etorbidean, Galiziako (Niessen) biribilgunetik Lartzabaleko biribilguneraino, uztailaren 2ko 22:00etatik uztailaren 3an lasterketa pasa eta berriro ireki arte.

4) Halaber, behin-behineko aparkaleku gisa prestatuko dira toki hauek uztailak 2ko 20:00etatik uztailak 4ko 08:00ak arte:

Mendi-Lore gunean, Lousada kaleko zezen plaza zaharra.

Iztieta pasealekua.

Pio Baroja eskolako kirol pista, Urdaburu kalean.

Touring etorbideko teniseko pistak.

Hiriko eta hiriarteko autobusetan afekzioak

    • Hirikoa

Uztailaren 2an, igandea, eta uztailaren 3an, astelehena, U7, U11, U22 eta U33 lineen ibilbideak aldatuko dira 12:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera:

U7 eta U23 : Xenpelar kaletik aterako dira eta Maria de Lezo – Pablo Iglesias – Miguel Alducin ibilbidea egingo dute.

U11 eta U22: Morronguilleta kaletik aterako dira eta Galtzarabordako igerilekuen biribilgunean buelta emango dute.

    • Hiriartekoa

Eragindako ibilbideen azken eta lehenengo zerbitzuak:

Uztailak 2, igandea

E01: Donibanetik 11:03an irtengo da azken autobusa, eta lasterketaren ondoren 17:55ean aterako da berriro.

E02: Oiartzunetik azken irteera 11:05ean izango da, eta 17:55ean berriz aterako da.

E05: Beraunetik azken irteera 10:45ean izango da. Ordu horretatik aurrera ibilbidea San Marcos kaletik eta GI20 errepidetik egiten saiatuko da. 18:00etan normaltasunez aterako da berriz.

Uztailak 3, astelehena

E01: Donibanetik 10:15ean irtengo da azken autobusa, eta lasterketaren ondoren 17:15ean aterako da berriro.

E02: Oiartzunetik azken irteera 10:15ean izango da, eta 17:15ean aterako da berriro

E05: Beraunetik azken irteera 10:15ean izango da. Ordu horretatik aurrera ibilbidea San Marcos kaletik eta GI20 errepidetik egiten saiatuko da. 17:00etan normaltasunez aterako da berriz.

E06: Errenteriatik azken irteera 10:45ean izango da, eta ondoren 18:00etan aterako da berriz.

E15: Beraunetik azken irteera 10:20ean izango da. Ordu horretatik aurrera ibilbidea San Marcos kaletik eta GI20 errepidetik egiten saiatuko da. 17:20ean normaltasunez aterako da berriro.

Ahal den neurrian, herritarrek ibilgailu partikularrak ez erabiltzeko eta garraio publikoa erabiltzeko deia egin du Udalak, batez ere trena (Renfe eta Euskotren).