Madalenetako programak Errenteriako ostalaritza eta gastronomia eskaintzari egingo dio erreferentzia

Aurten, ostalaritzako eta gastronomiako establezimenduak kokatzen dituen udalerriko bisore interaktibo bati egingo dio erreferentzia programak.

2020an Udalak Bizi Errenteria programa jarri zuen abian. Errenteriarren eta Errenteriako sektore ekonomikoen arteko harremanak sendotuz, hainbat ekimen garatu baitira, hala nola kontsumo-bonuak eta udalerriko jarduera ekonomikoetarako dirulaguntzak.

Ekimenak aurrerapauso bat emango du aurten, eta bisore interaktibo bat erakutsiko du bizi.errenteria.eus webgunean. Bisore horrek, lehenengo fasean, herriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduak kokatuko ditu, oporraldiaren eta jaiegunen testuinguruan.

Horrela, iaz hasitako bideari jarraituz, Madalenetako programak ez du jarduera ekonomikoen publizitate partikularrik izango, helburua merkatari guztiei Madalenetako programan aukera berdinak eskaintzea baita.

Bigarren garapen batek udalerriko zerbitzu eta jarduera ekonomikoen eskaintza guztia ikusaraziko du.

Ondoren, bigarren fase bat garatuko da, non udalerriko zerbitzu eta jarduera ekonomiko guztiak online mapa berean bistaratuko diren. Errenterian pertsona batek behar dezakeen guztia dagoela ikustea da helburua.