Juneren Hegoak elkartearen 10 urteen errepasoa, erakusketa batean

‘10 urtez mundua aldatzen’ erakusketa inauguratu dute Xenpelar Etxean Juneren Hegoak GKEaren bultzatzaileek, elkarteak artatzen dituen familiek, boluntarioek, enpresa laguntzaileek eta erakundeko lagunek. Esposizioa uztailaren 8ra arte egongo da zabalik arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Miguel Harinaren hamar poemek gidatzen dute erakusketa hamazazpi paneletan. Bertan ikus daiteke Juneren Hegoak elkarteak bere lehen hamar urteetan jaso dituen ehunka boluntarioen, familien, une onen, lagunen, laguntzaileen, emozioen eta babesen lagin txiki bat. Erakusketa osatu nahi izan dute kaleetan ikusgai izaten eta egunez egun gurekin dagoen jende ona ezagutzen laguntzen diguten jantziekin, gure hamarkadako ekitaldi nabarmenenak iragartzeko kartelekin, gure jardueraren memoriekin eta urtebetetzean gaudela gogorarazten diguten egutegi solidarioekin, adierazi du Joserra Carballo boluntario eta erakusketaren antolatzaileak.

“Erakusketa osatu nahi izan dugu kaleetan ikusgai izaten eta egunez egun gurekin dagoen jende ona ezagutzen laguntzen diguten jantziekin, gure hamarkadako ekitaldi nabarmenenak iragartzeko kartelekin, gure jardueraren memoriekin eta urteak betetzen ditugula gogorarazten diguten egutegi solidarioekin”, azaldu du Joserra Carballo boluntario eta erakusketaren antolatzaileak.

Halaber, elkarteko arduradunek aurreratu dute datozen hilabeteetan Juneren Hegoak elkarteak 10. hori ospatzen jarraituko duela.