Aurten ere Donosti Cup-eko zenbait partida Errenterian jokatuko dituzte

Aurten ere Errenteria da Donosti Cupen egoitzetako bat izango da, Donostian uda guztietan ospatzen den oinarrizko futboleko txapelketa ospetsua.

Aurreko urteetan bezala, Errenteriak bi egoitza izango ditu, antolatzaileek Gipuzkoan dauden kirol instalazioen artean Fanderiako eta Beraungo Estadioak aukeratu baitituzte.

Aurtengoa 31. edizioa izango da, eta 640 taldek hartuko dute parte. Guztira 8.500 parte-hartzaile espero dira, 26 herrialdetakoak. Hamasei kategoria egongo dira (hamar gizonezkoenak eta sei emakumezkoenak), eta horretarako prestatutako 30 egoitzen artean banatuko dituzte euren partidak.

Hori dela eta, uztailaren 4tik 8ra, Fanderian eta Beraunen, oinarrizko futbola jokatzen duten talderik onenetakoak ikusi ahal izango dira.

Sarrera doakoa da. Informazio gehiago: www.donosticup.com