Madalenetako txupinazoa Udaletxeko balkoitik ikusi nahi al duzu?

2022ko txupinazoa

Aurten ere Madalenetako txupinazoa Udaletxeko balkoitik ikusteko bost sarrera bikoitz (denera 10 lagunentzat) zozketatuko ditu Udalak.

Izena emateko esteka honetan dagoen formularioa bete behar da: herribizia.errenteria.eus/zozketa.

Internet bidez egin ezin dutenek 943 44 96 00 telefono zenbakira dei dezakete uztailaren 3tik, astelehena, 7ra, ostirala, bitartean.

Pertsona bakoitzak behin bakarrik eman dezake izena.

Izen-ematea uztailak 9a arte, igandea, egongo da zabalik formularioaren bidez. Zozketa uztailaren 13ean egingo da, eta 14ean argitaratuko dira irabazleen izenak Herri Bizian.