Irisgarritasuna bermatzeko, igandeko hauteskundeetan Merkatuzarreko beheko sarrera eta igogailua erabili ahal izango dira

  • Horretarako Goiko kaleko hasierako sarreratik (Astotokia) sartu ahal izango da

Uztailaren 23ko hauteskundeetarako hauteslekuetako bat Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoa izango da. Irisgarritasuna bermatze aldera, Udalak jakinarazi du beheko sarrera, hau da, Goiko kaleko hasierakoa (Astotokia) irekita egongo dela eta behar duenak igogailua erabili ahal izango duela hauteslekura igotzeko. Hartara, Pablo Iglesias kaleko aldapa saihestu ahal izango da.