Fanderiako Errotako jatetxeak bihar irekiko ditu berriro ateak

Bihar, ostirala, Fanderiako Errotako jatetxea berrirekiko dute.

Irekiera-ordutegia 10:00etatik 24:00etara izango da, astelehenetik igande bitarte (astearteetan itxita, asteko atsedenez), eta gosariak, pintxoak, bazkariak, afariak, ogitartekoak, errazioak eta abar eskainiko dituzte.

Erreserbak hurrengo helbide honetan egin daitezke: burdinolaberri@gmail.com.

Udal emakida

Fanderiako Errotaren eraikina eta ibaiaren interpretazio-zentroa (Ibaiaren Etxea) eta jatetxea Errenteriako Udalarenak dira.

Aurreko enpresa emakidadunak kontratuari uko egin ondoren, jatetxearen ustiapena berriro lizitatu da, eta Iñigo Agote ostalariari esleitu zaio. Emakida sei urterako egiten da, eta bederatzi urtera arte luza daiteke.

Horrela, biharko, uztailaren 21erako, dago aurreikusita udal ostalaritzako jarduera hau berriz irekitzea, herriko jaien hasierarekin batera.