“Comète” sarearen XXII. oroitzapenezko ibilaldia Euskal Herrian

Irailaren 9 eta 10ean Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak ibilaldi bat antolatu du “Comète” Sareko ibiltariekin parte hartzeko, Bigarren Mundu Gerratean iheslariek eta “sare”ko partaideek jarraitzen zuten bidea eginez, Ziburutik Oiartzunera Bidasoa ibaia gurutzatuz.

IBILALDIA (irailak 9 eta 10)

Irailak 9, larunbata

7:00etan: Karabeletik (Hernani) irteera busean.
7:15ean: Errenteriatik irteera busean (Papresa fabrika aurrean).
8:00etan: Ziburuko Sokoako hilerrira iritsiera eta omenaldiaren hasiera.
8:30ean: Sokoako hilerriko omenaldiaren bukatzea.
9:00etan: Ibilaldiaren hasiera.
10:30ean: Omenaldia Urruñan.
15:00etan: Antoine d’Ursel eta James Burch-en omenezko hilarrietan ekitaldia, Biriatuko herriko etxearen parte-hartzearekin.
16:30ean: Bidasoa ibaiaren gurutzatzea.
17:00etan: Merienda hotza San Miguel tren geltoki ohian.
18:30ean: Itzulerako autobusa Errenteria eta Hernanira.

Irailak 10, igandea

7:00etan: Karabeletik (Hernani) irteera busean.
7:15ean: Errenteriatik irteera busean (Papresa fabrika aurrean).
8:00etan: Irteera San Miguel tren geltoki ohitik, Bidasoa ibaiaren ondoan.
13:00etan: Sarobera iritsiera (Oiartzun). Ekitaldi txikia eta askaria Iriarte familiarekin.
13:50ean: Sarobetik irteera eta autobusa hartzea Tolareren aparkalekuan.
14:20ean: “Comète” sareko kideen omenezko monumentutik igarotzea (Osinaga, Hernani).
14:30ean: Iparragirre Sagardotegian bazkaria (Hernani).
18:30ean: Itzulerako autobusa Karabelera (Hernani) eta Errenteriara.

Ibilaldian nahiz igandeko bazkarian parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.  Hemen deskargatu daiteke informazio guztia eta parte hartzeko bete beharreko dokumentua.