Udalak Fanderiako igerilekuaren estalki mugikorra aldatuko du

Fanderia 2023ko azken hiruhilekoan Fanderiako igerilekuko estalki mugikorra ordezkatzeko obra egingo du Errenteriako Udalak.

Egungo estalkia osorik aldatzea erabaki du udalak iaz Fanderiako instalazioen estalki mugikorraren egoerari eta egiturari buruzko txosten bat egin ondoren. Lan hauen helburua da arrisku egoerak saihestea eta instalazioen segurtasuna mantentzea.

Irailaren 11 lanak hasten direnetik, obra hau egiteko epea 20 astekoa da. Berritze lanen aurrekontua 700.000 mila euro ingurukoak izango dira denera.

Beraz, irailaren 11n hasiko eta 25ean amaituko den instalazioaren urteroko geldialdi teknikoa bukatu ondoren Fanderia kiroldegiak ateak berriro irekiko ditu, baina igerilekuaren esparrua eta hidroterapia eremua ez dira jendearentzat irekiko obra amaitu arte.

Beraz, irailaren 25etik aurrera gimnasioak, jarduera-aretoa eta padeleko pistak ohiko ordutegian egongo dira irekita. Ordutegi hau izango delarik: lanegunetan 07:00etatik 22:00etara; larunbatetan 09:00etatik 21:30era eta igande zein jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara.

Era berean, Galtzarbordako Kiroldegia irekita egongo da bere ohiko ordutegian, igerileku eta muskulazio gela zerbitzuak eskainiz. Errenteriako kirol instalazioetako bazkideek (bai Fanderia, bai Galtzaraborda) sarrera dute abonamenduaren barruan.

Prezio konpentsazioak

Erabiltzaileek, igeriketako ikasleek zein gainerako erabiltzaileek, honako aukera hauek eska ditzakete kirol-instalazioen harreran:

Igeriketa Ikastaroak (haurrak eta helduak):

Fanderiako igeriketa ikastaro guztiak bertan behera geratuko dira obrak egiten diren bitartean.

Plaza bat ordaindu eta erreserbatu duten ikasleei aukera hauek eskaintzen zaizkie:

  • Galtzarabordan libre dauden plazak kontsultatzea eta ikastaroa instalazio horretan egitea eskatzea.

  • Plaza erreserba eskatzea igerilekua berriro ireki eta Fanderiako ikastaroak berriz hasi arte.

  • Erreserba itzultzeko eskatzea, plaza galduz.

Abonuak erabiltzeko eszedentzia:

Hilean behin ordaintzen duten pertsonek (bai igerilekuan, bai oro har) ordainketa etetea eska dezakete, Fanderiako igerilekua berriz ireki arte. Berriz irekitzeko unean, kobrantzak aktibatuko dira.

Urteko ordainketa egiten duten pertsonek (bai igerilekuan, bai ordainketa orokorrekoak) urteko kobrantza luzatzeko eskatu ahal izango dute, hau da, irailaren 25tetik, harik eta zerbitzua martxan jarri arte.

Bi kasuetan, abonatuek ez dute matrikularen zenbatekoa galduko.

Kuotan baja ematea:

Nahi duten erabiltzaileek baja eska dezakete abonamenduan. Kasu horretan, urteko ordainketa duten pertsonek kuotaren zati proportzionala itzultzea eska dezakete itxiera-egunetik.

Baja emanez gero, ez da matrikularen zenbatekoa galduko.

Errenteriako Udalak aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkie erabiltzaile guztiei ulerkorrak izateagatik.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jo Galtzarabordako Kiroldegira (943 44.96.90) eta Fanderiako Igerilekura (943 34 44 23).