Udal txistulari taldearen iraileko emanaldiak

Hona datozen asteetan udal txistulari taldeak eskainiko dituen emanaldiak:

Irailaren 3an, 09:00etan: diana erdiguneko kaleetan.

Udako oporrak amaitu eta gero, igande honetan, erdiguneko kaleetan zehar ibiliko dira udal txistularia, Udaletxetik hasita.

Donostiako estropadetako lehenengo igandea denez, arraun munduarekin loturiko bi zortziko hauek eskainiko dituzte:

– ‘Batelarien Zortzikoak’, Pablo Sorozabal Mariezkurrena

– ‘Estropadetako Zortzikoa’, Jose Ignazio Ansorena Miner

Irailaren 10ean, 09:00etan: diana Agustinak auzoan.

Igande honetan 9:00etatik aurrera Agustinak auzoan zehar ibiliko dira txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute, ohi bezala.

Donostiako estropadetako bigarren igandea denez, arraun munduarekin loturiko bi zortziko hauek eskainiko dituzte:

– ‘Batelarien Zortzikoak’, Pablo Sorozabal Mariezkurrena

– ‘Estropadetako Zortzikoa’, Jose Ignazio Ansorena Miner

Irailaren 17an, 09:00etan: diana Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan.

Igande honetan, Udaletxetik 9:00tan hasita, Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan zehar ibiliko dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute ibilbidea.

Honako zortzikoa hauek izango dira igande honetakoak:

– ‘Ate Txukuna’, Vergara

– ‘Xaxu Konfiterua’, Jose Ignazio Ansorena Miner

Irailaren 24ean, 09:00etan: diana Alaberga auzoan.

Igande honetan 9:00etatik aurrera Alaberga auzoan barrena ibiliko da udal txistulari taldea.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute.

Honako zortziko hauek izango dira igande honetakoak:

– ‘Auzo Soñua’, Arraras – Turrillas

– ‘Nere amak baleki’, Jose Mari Iparragirre