Euskadiko Mahai Teniseko taldekako txapelketa jokatuko dute Galtzarabordako kiroldegian, larunbatean

Larunbat honetan, irailaren 2an, Mahai Teniseko taldekako Euskadiko Kopa ospatuko da Errenterian, Galtzarabordako Kiroldegian, 09:00etatik 20:00etara. Jarudera hau Beraun-Errenteria Irureta Iturgintza Klubak antolatu du, Udaleko Kirol departamentuaren laguntzarekin.
Txapelketa amaitzean lehen sailkatuei garaikurrak banatuko zaizkie.
Era berean, nahi duenak ikusi ahal izango du kirol proba hau; izan ere, sarrera doakoa izango baita. Errenteriako Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Mahai Teniseko taldekako Euskadiko Kopako txapelketa ikustera. Txapelketa horren bidez, gure eskualdean kirol hori bistaratu eta bertako harrobia sustatu nahi da.
Fontaneria Irureta Beraun-Errenteria Irureta Iturgintza Kluba, 2012an sortu zen. Gaur egun 40 bazkide ditu, 8 eta 75 urte bitartekoak, eta Cristóbal Gamón ikastetxeko gimnasioan entrenatzen dute.