Karlos Odriozola Memorialaren Gazteen Futbol Txapelketa izango da larunbat honetan

Larunbat honetan, irailaren 9an, Fanderiako Udal Futbol Zelaian XII. Karlos Odriozola Memorialaren Futbol Txapelketa triangeluarra izango da gazte mailan, Touring KEk antolatuta eta Errenteriako Udalaren laguntzaz.

Parte hartzen duten taldeek ligaxka gisa jokatuko dute, itzuli bakarrera. Sarrera doakoa da.

Edizio honetan, Touringeko gazte taldeaz gain, Hernani KE eta Kostkas CD taldeek parte hartuko dute baita ere.

Partiden ordutegia

17:00: Hernani KE – Kostkas KE

18:00: Touring KE – Hernani KE

19:00: Touring KE – Kostkas KE