Bizikletek Errenteriako kaleak hartuko dituzte larunbatean Atlantikaldiako Ziklobiran

  • Kaleko Txirrina eta Gurpil Artean elkarteek antolatutako ekimena izango da.
  • Txirrindularien eskubideak aldarrikatuko dituzte Foruen Plazatik Panierrera egingo den ibilbidean.

Kaleko Txirrina eta Gurpil Artean elkarteek Ziklobira ekimena antolatu dute Atlantikaldiko jaialdiaren markoan. Irailaren 16an, larunbatean, egingo da jarduera eta bere helburu nagusia bizikletek dagokien espazioa hartzea izango da, txirrindularien eskubideak aldarrikatzearekin batera.

Foruen Plazatik abiatuko da Ziklobira, 11:30ean, eta Panierrerako bidea hartuko du, Errenteriako zenbait auzoetatik pasa ondoren. Guztira, ordubeteko ibilbidea osatuko dute bertan parte hartzen duten txirrindulariek. Zehazki, Foruen Plazako erdigunetik hasi eta Pontika, Alaberga, Iztieta, Fanderia eta Agustinas zeharkatuko dituzte, 12:30ean Panierren bukatzeko.

Adin guztietarako egokia den ekimena izango da, eta parte hartzaile bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa eraman beharko ditu. Gainera, behin ibilbidea osatuta, Panierren Ziklojaiari hasiera emango zaio. Bertan, DJ baten laguntzarekin, aldarrikapena festa bilakatuko da.

Ibilbidearen planoa:
https://earth.google.com/web/data=MicKJQojCiExVkpTbUFEOWRSM3duRm55cndEZElLX1h5ZXN0d3dYcWU6AwoBMA?authuser=0