Udal liburutegiko 2023-2024 ikasturterako literatura eskaintzan parte hartzeko izen-emateak zabaldu dira

Herritarrek literaturara eta irakurketara ahalik eta hurbilpenik positiboena izateko helburuz, Udal liburutegiak ekintza proposamen zabala eskainiko du 2023-2024 ikasturterako. Hauetan parte hartu ahal izateko izen-emateak gaur bertan aktibatu dira eta tailerrak urritik aurrera jarriko dira martxan.

Saio hauetan jatorri desberdinetako idazleen testuak irakurtzeko aukera egongo da, taldean irakurketa horiek partekatzeko, ozen kontatutako istorioez gozatzeko, etab.

Eskaintzan jasotzen diren ekintzak adin guztietako irakurlei zuzenduta daude, bakoitzak bere gustuko taldea eta irakurketak aurkitu ditzan.

Ekintzen iraupena, partehartzea eta maiztasuna desberdina da kasu bakoitzean:

– Izen-emateak irailaren 13tik 23ra bitarte egongo dira zabalik.

– Plazak baino izen-emate gehiago egongo balira, zozketa egingo litzateke.

– Izena emateko aukerak: Lekuona Fabrikan presentzialki; 943 449635 telefonora deituta; biblioteka.lekuona@errenteria.eus helbide elektronikora idatzita.

Irakurle izateaz gain, idazle izateko aukera ere zabaldu nahi dute, eta horregatik herritarrak sortzaile bihurtzera animatu nahi dituzte. Herri Arte Eskolak bere programazioan eskaintzen duen “Hitza” eremuarekin elkarlana eta sarea sustatu nahi izan dute, errenteriar guztiek banaezinak diren irakurketa eta idazketa sorkuntzaz gozatu eta garatzeko aukera izan dezaten. Herri Arte Eskolaren eskaintza hemen ikusgai: https://musikal.errenteria.eus/