2023-2024 ikasturteko Familia Eskola urrian jarriko da martxan

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Itsaso Cruz, Hezkuntzako zinegotzia; Sandra Muñoz; Familia Eskola zerbitzuko arduraduna, eta Bea Martín; Hezkuntzako dinamizatzailea.

Errenteriako Udalak, beste ikasturte batez, urrian martxan jarriko du Familia Eskola zerbitzua.

Zerbitzu honen xede nagusia da 2 eta 16 urte bitarteko haurren familiei tresnak eskaintzea, haien seme-alaben heziketan bidelagun izanik, betiere haien eguneroko beharretatik abiatuta.

Errenteria herri hezitzailea izateko asmoarekin jarraituz, Udalak garrantzia eman nahi die Errenteriako familien topaguneei.

Horregatik, Familia Eskolak aurreko ikasturtean eskaini zituen hiru zerbitzuak mantenduko ditu, familien behar eta nahietara ahalik eta malgutasun handienarekin iristeko helburuarekin:

– Guraso taldeak. Bilerak Erdigunean eta, berritasun gisa, Beraunen izango dira.

– Saio monografikoak. Bertan gai hauek landuko dira: komunikazioa eta asertibitatea, teknologia berrietan heztea, bizitzarako trebetasunak garatzea edo anai-arreben arteko harremana hobetzeko estrategiak.

– Bakarkako arreta zerbitzua. Bertan, gurasoek banakako kontsultak eta unean unekoak egin ahal izango dituzte seme-alaben hezkuntzari eta garapenari buruz.
Informazio guztia Gazteriako web orrialdean ikus daiteke.

Izen-emate epea irekita egongo da saio bakoitzaren aurreko egunera arte, eta ikastetxeetan bertan zein esteka honen bidez burutu daiteke.

Informazio gehiago eskuratzeko familiek jo dezakete bere erreferentziazko ikastetxera edo guraso elkarteetara. Guraso Eskola zerbitzuaren inguruko zalantzak argitzeko edo bakarkako arreta jasotzeko gurasoeskola@errenteria.eus  helbidera idatz daiteke edo 688 724 233 telefonora deitu (astearteetan 9etatik 12etara eta ostegunetan 15:00etatik 16:00etara).

Guraso taldeetan izena emateko:

Telefono-zenbakia: 688 72 42 33

E-posta: gurasoeskola@errenteria.eus

Monografikoetan izena emateko:

Formularioa bete behar da: https://forms.gle/CaXveynQKvSxfQDB6

Formularioan bertan ikus daitezke aukeran dauden talde, ordutegi eta kokaleku desberdinak.