Erretiratuen elkarteen ekintzen programa aurkeztu dute

  • 87 jarduera eskainiko dituzte, guztira 1679 plazarekin

2023-2024 ikasturterako prestatu duten programazioaren berri eman dute Aizpea Otaegi alkateak eta herriko 8 elkarteetako zuzendaritza-batzordeetako kideek: San Agustin, Arramendipe, Bienvenido, Laguntasuna, El Parque, San José, Beti Bizkor eta La Magdalena.

Alkateak klubetako kideak zoriondu ditu landu duten programazio zabalagatik, eta elkarte horien lana goraipatu du, izan ere, 65 urtetik gorako herriko pertsonen % 10 inguru elkarte horietako kide delako. Halaber, irisgarritasuna azpimarratu du, ia auzo guztietan baitago erretiratuen klub bat.

Ikasturte honetan 87 ikastaro eskainiko dira, guztira 1679 plazarekin.

Hilabete hauetarako antolatutako programazio zabala osatzen duten jarduerak hainbat auzotan eskainiko dira eta askotariko interesei erantzungo diete, arlo fisikoa, kognitiboa, kulturala, sortzailea, teknologikoa eta ludikoa landuz.

Xehetasunak ondorengo koadroan kontsulta daitezke. Hala ere antolakuntzak ohartarazi du aldaketak egon daitezkeela.

 

Egin klik irudia handitzeko

Izen-ematea irekia dago jadanik eta ekintza antolatzen den elkarte bakoitzean egin behar da.