Udalak 2023-24 ikasturterako Eskola Feministaren programa aurkeztu du

Argazkian: Itsaso Cruz, Berdintaun zinegotzia, eta Amaia Cuesta, Berdintasun teknikaria
  • Ikastaroak, tailerrak eta jabekuntza taldeak egongo dira urritik aurrera, eta irailaren 21ean jardunaldia antolatu dute 2023-2024 Eskola Feministaren hamargarren edizioari hasiera emateko

Errenteriako Udalak 2023-24 ikasturterako Eskola Feministaren programazioa aurkeztu du.

Aurkezpenean aurreko edizioen emaitza positiboak nabarmendu dituzte: 2022-23 ikasturtean 345 izen-emate egon ziren, eta 263 emakumek lortu zuten plaza ikastaro batean edo gehiagotan. Guztira 21 jarduera antolatu ziren udazkeneko eta udaberriko eskaintzaren artean.

Udazken honetan kantua, estanpazioa eta dantza bezalako gai artistikoak jorratzen dituzten ikastaroak eskaintzearen aldeko apustua egingo dute, eta aspaldidanik harrera ona izan duten espazioak eskaintzen jarraituko dute, dagoen eskaera handiari erantzute aldera.

Eskola Feministaren hamargarren edizioa izango den honi hasiera emateko jardunaldia antolatu dute Emakumeen Etxean. Ekitaldia 18:00etan hasiko da eta bertan, jarduerak aurkezteaz gain, Bea Egizabal umoristaren ‘Magma Mia!’ bakarrizketaz gozatzeko aukera izango da.

Urritik aurrera 5 ikastaro, 6 tailer eta 3 jabekuntza talde martxan jarriko dira:

5 ikastaro:

– Emakumeak, berexistentiza

– Munduko emakumeen literatura

– Jakintzen trukea

– Emakumeen arteko kantua berreskuratzen

– Batukada feminista

6 tailer:

– Autoestimua tailerra, Eta ni noizko?

– Mendi orientazioa

– Xilografia: sormena eta aldarrikapenak

– Gure genealogia feministak

– ‍Autodefentsa feminista. Oinarrizkoa

‍- Boterea, ahizpatasuna, perreoa

3 jabekuntza talde:

– Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea

– Emakume zaintzaileentzako topagunea

– Emagune. Jatorri ezberdineko emakumeen topaketa

Jarduera guztien zehaztapenak Emakumeen Etxean egongo diren eskuorrietan edo Udalaren webgunean, hemen.

Izen-emateak

Jarduera guztiak doakoak dira eta izena emateko epea irailaren 22tik urriaren 2ra arte irekiko da, tailerren kasuan izan ezik, horien izena emateko epea hasi baino 7 egun lehenago itxiko baitute.

Izena emateko bide hauek daude:

ZU! Zure Udala Arreta Zerbitzuan, (arreta arratsaldez jasotzeko gomendagarria da aurretiko hitzordua eskatzea 943 44 96 00 telefonoan) edo online Udalaren webgunean.

Informazio gehiago nahi izanez gero Emakumeen Etxean bertan (Txirrita Parkea, z.g) edo telefonoz (943 449 630) jasotzeko aukera egongo da, ohiko ordutegian, astelehen eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara eta astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara.