Beraungo Estadioa arratsaldetan ere irekita egongo da, Behobia-Donostia proba prestatzeko

Beraungo estadioaUrtero bezala, azaroko bigarren igandean, Behobia-Donostia lasterketa izango da.

Proba honetan parte hartzeko entrenamenduak errazte aldera, egun dagoen sarbide libreaz gain (9:00etatik 16:00etara), Beraungo Mikel Odriozola Estadioko atletismo pistetara doan sartzeko aukera emango die Errenteriako Udalak kirol ingurune seguru batean entrenatu nahi duten parte-hartzaile guztiei astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 22:00etan instalazioak itxi arte.
Sarrera pistetarako sarbide zuzena ematen duen estadioaren alboko atetik izango da.

Instalazioa erabiltzen duten gainerako kirolarien eta kluben jarduerak errespetatu beharko da, eta ez da izango aldageletan sartzerik.