Errenteriako Musika Bandak kontzertua eskainiko du igandean Cristobal Gamon ikastetxearen 50. urteurrena ospatzeko

Igandean, Errenteriako Musika Bandak bat egingo du Cristobal Gamon Ikastetxearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiekin.

Horrela, igandean, hilak 22an, 12:30ean, Errenteriako Musika Banda osatzen duten 60 musikariek publiko guztientzako kontzertua eskainiko dute Cristobal Gamon Ikastetxearen patio estalian.

Errenteriako Musika Kultur Elkarteko arduradunek honako hau adierazi dute: “kontzertu honek helburu bikoitza du. Batetik, merezitako omenaldia eskaintzea ikastetxean parte hartuz aurten Cristobal Gamonen 50. urteurrena ospatzea ahalbidetu duten ikasle, irakasle eta guraso guztiei, aipatutako komunitate osoak berrogeita hamar urte hauetan egindako lana bistaratzen lagunduz. Eta, bestetik, Errenteriako Musika Bandak herrian betetzen duen funtzio-sozialean sakontzen jarraitzea, kultura eta hezkuntza sarea osatzen duten ikastetxe eta kultura-elkarte ia guztiekin lankidetzan arituz, eta hortaz, gizarte osoarekin”.

Kontzertuaren zuzendari artistikoa Alain Ayerdi Gurpegik izango da, eta kontzertuaren egitarauan egongo dira, besteak beste, Peñafielen ‘Los Conformes’ obra alaia eta jai-girokoa, Melvin Sheltonen ‘Basque Rhapsody’ ikusgarria, Alan Irwinen ‘A Disney Spectacular’ edota Guy Rupert Berrymanen ‘Coldplay On Stage’.