Egunerokoan erabiltzen diren tresna digitalak baliatzen ikasteko tailerrak egingo dituzte azaroan

‘Konpetenzia digitalak lantzen’ tailerrak antolatu dituzte Don Bosco ikastetxeak eta Talaios kooperatibak, egunerokoan beharrezkoak ditugun tresna digitalak ulertzeko eta erabiltzen ikasteko.

Saioak azaroan izango dira, doakoak, eta publiko zabalari zuzenduak. Tailer bakoitzean gai bat landuko da: egunerokorako segurtasuna sarean eta mugikorrean, euskarazko baliabideak sarean, eguneroko tramiteak online (osakidetza, bizitza laborala, udala), eduki digitalak sortzen: Canva eta Adimen Artifiziala erabiltzen hasteko tresnak.

Izen-emateak 943 510 450 telefonora deituta, info@talaios.coop helbidera idatzita edo esteka honetako formularioa betez egin behar dira.

Tailerren xehetasunak irudi honetan ikus daitezke: