Azkue X. Memorialeko organo kontzertua izango da Agustinetako elizan ostiralean

  • Kontzertu zikloa azaroaren 3, 4 eta 5ean izango da Errenterian, Irunen eta Oiartzunen.
  • Loïc Mallié organista eta eta Óscar Rodríguez harmonium joleak jarriko diote musika Chaplinen “Modern times”, “City Lights” eta “Easy Street” filmen proiekzioari.
  • Egitaraua osatzeko, Irungo Junkal Parrokiako organora bisita eta “Oiartzungo Cavaille-Coll Pere Et Fils organoari buruzko ikerketa” hitzaldia izango dira.

Datorren azaroaren 3, 4 eta 5ean X. Azkue Memoriala izango da, Jose Manuel Azkue organista oiartzuarrari eskainia. Oiartzungo Organozaleak elkarteak Errenteria, Irun eta Oiartzungo Udalekin eta Soinuenea Fundazioarekin (Oiartzungo Museoa eta Dokumentazio Zentroa) elkarlanean antolatutako ekitaldia.

Zikloak hiru kontzertu, bisita gidatu bat eta hitzaldi bat aurreikusten ditu. Lehenengo kontzertua azaroaren 3an, ostirala, izango da 19:00etan Errenteriako Agustinetako elizan, Loïc Mallié musikariaren eskutik.

Azaroaren 4an, larunbata, zikloko bi ekitaldi izango dira Irungo Juncal parrokian. 11: 30ean, organora bisita gidatua, Ignacio Arakistainekin, eta 20:00etan “City Lights” kontzertua, Loïc Malliérekin.

Azaroaren 5ean, igandea, Oiartzungo Landetxen izango da hitzordua. Bertan, 18:30ean, aurkezpen labur baten ondoren, harmonium kontzertua ekainiko da: “Easy Street”, Óscar Rodríguez musikariaren eskutik.

X. Azkue Memoriala organo munduko aditu eta zaleak biltzen dituen ekitaldia da. Hori dela eta, Denis Lacorre organogileak Oiartzungo San Esteban parrokiako “Cavaille-Coll Pere Et Fils” organoari buruz egindako ikerketa aurkeztuko da hitzaldi formatuan. Ekitaldia urriaren 31n izango da, 19:30ean, Oiartzungo Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.

Oiartzungo Organozaleak Elkarteak azpimarratu du Jose Manuel Azkuek harreman berezia izan zuela Irun, Errenteria, Hondarribia eta Donostiako organoekin, baita bere jaioterriko Oiartzungoarekin ere. Azkue Memorialaren antolakuntzak jarduera hori organo horietara ere hedatu nahi izan du beti. Azkue Memoriala, gaur egun, Oarso-Bidasoako udazkeneko organo zikloa bihurtuz.