Bi zinema saiok Mendi Film jaialdiko onena ekarriko dute Errenteriara

Urdaburu Mendizale Elkarteak mendi zinemako bi emanaldi antolatu ditu Errenteriako Udalaren babesarekin, azaroaren 16an (osteguna) eta 17an, arratsaldeko 19:30ean.

Bi egunetan formatu bera izango da. Gutxi gorabehera 2 orduko saioak izango dira, programazio honekin:

Osteguna, azaroak 16: Yhabril. El Buscador de Luz (8 min), Adrenaline Sucks (12 min), This is Beth (18 min), Into the Ice (30 min) eta Free Rider (33 min)

Ostirala, azaroak 17: An Accidental Life (86 min)

Online sarrerak.errenteria.eus orrialdean zein Lekuona Fabrikan erosi ahal izango dira, edo emanaldia hasi baino ordu bete lehenago Niessenen, 4 euroan.