Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2023ko irailaren 26ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2371 zk.tik 2637 zk.ra (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Berri ematea: Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak udal talde politikoaren osaeran  izandako aldaketa, Joseba Echarte Martinek zinegotzi izateari uko egin, eta, ondorioz, Jose Alberto Muñagorri Berdasco zinegotzi berria sartu delako.
4. 2568/1986 EDaren 38. artikuluaren eta indarreko gainerako legeria betez, alkatearen ebazpenen berri ematea:

– Kide anitzeko hainbat organotan kideak aldatzea (2502 zk.ko ebazpena, 2023ko urriaren 4koa).

– Aldi baterako langilea izendatzea alkatetzeko gabinete burua lanpostua betetzeko. (2549 zk.ko ebazpena, 2023ko urriaren 10ekoa).

5. Berri ematea: 2023ko 3ngo hiruhilabetea: Udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE.

6. Proposamena: 2024 urterako Ordenantza Fiskalen hasierako onespena.

7. Proposamena: konpromiso kreditua KALD-12 onartzea

8. Proposamena: SUNTSIARAZTEA ISS FACILITY SERVICES, SA-rekin sinatutako kontratua, “Errenteriako hainbat eraikin publikotatik gaika bildutako hondakinak garbitu eta kudeatzeko zerbitzua, ingurumen-irizpideekin (II. eta III. LOTEAK)” emateko eta kontratazio-espediente berria HASTEKO.

9. Proposamena: EAEko Auzitegi Nagusiari proposamena, Errenteriako bake-epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko.

10. Socialistas Vascos – Euskal Sozialistak Udal Taldeak aurkeztutako mozioa: klima-aldaketari tokian tokitik aurre egiteko, aterpe klimatikoak sortzeari eta espazio publikoak birnaturalizatzeari buruzko mozioa.

11.ORERETA/ERRENTERIAKO EH BILDU, EAJ/PNV eta ELKARREKIN ERRENTERIA Podemos, Ezker Anitza-IU, Alianza Verde Udal Taldeek aurkeztutako mozioa euskararen erabilera instituzional eta administratiboari buruzkoa.

12. Galdera-eskariak