Patriarkatua, (ez)amatasunak eta indarkeria matxistak dira Emakumeen Etxearen azaroko programazioan proposatzen diren gaiak

Azarorako, Emakumeen Etxeak hainbat gairi buruzko programazio berezia antolatu du: patriarkatua, (ez) amatasunaz eta indarkeria matxistak.

Lehenengo jarduera azaroaren 9an izango da, 18:00etatik 20:00etara, eta Goya sarietarako izendatuta dagoen dokumentala proiektatuko da: “Patriarcado, el organismo nocivo”.

Patriarkatua jatorritik gaur egunera arteko bidaia gisa aztertzen du dokumental honek. Gizartean organismo kaltegarri gisa kokatuta, normaltzat onartua izatean ikusezin bihurtzean datza bere iraupena.

Beren istorioak baino gogoetarako gaitasun handiagoa duten 4 emakume boteretsu dira dokumentaleko protagonistak. Emakumeek indarkeria matxistari buruzko begirada harrigarria partekatzen dute, indarretik, biktimizaziorik eta paternalismorik gabe.

Proiekzioaren ondoren solasaldirako denbora egongo da.

Bigarren ekitaldia azaroaren 18an izango da Emakumeen Etxean, 9:30etatik 14:00etara, Emagin elkarteak antolatuta. (Ez) amatasunei buruzko mintegia izango da, Kale edo Bale, ahaidetasun feministetara: absentziak eta eraldaketak.

Mintegiak bizitzak aurrera egiteko eta era duinean erreproduzitzeko dauden oztopoak hiru erpinetatik aztertuko ditu: politika instituzionaletatik, aitatasunetatik eta gure inguruko espazioen diseinutik, Asier Aizkorreta Hurtado, Ula Iruretagoiena Busturia eta Oihana Etxebarrieta Legranden parte-hartzearekin.

Ondoren, Bidez-Bide elkarteak Oscar Tejedor zuzendariarekin batera sortutako “En tránsito” dokumentala proiektatuko da, eta bazkideekin solasaldi bat izango da egonkortasun ekonomikoa aurkitzeko Europara bakarrik datozen ama latinoamerikarren errealitateei buruz, arreta nagusia beraien seme-alabekin nahitaez ezartzen dituzten distantziazko harremanen ondorioetan jarriz.

Azken jarduera azaroaren 23an izango da, osteguna, 19:00etan, eta arte eszenikoek protagonismoa izango dute Emakumeen Etxeko Batzarrak egindako bi proposamenekin:

Alde batetik, Ana Mirandak, antzerkian ibilbide luzea duen aktore eta zuzendariak, tratu txarrak jasaten dituen emakume bati buruzko “El pitillito” bakarrizketa aurkeztuko du.

Bestetik, Kikilisalda taldeak berriz ere “Eta horrela jarraitzen dugu” obraz gozatzeko aukera eskainiko du, Bilboko Antzerki Sozialaren III. Jardunaldietan saritua.

Emakumeen Etxeak gogorarazi nahi du ateak irekita dituela astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.