Serafina Blanco Lorenzok 100 urte bete ditu

Serafina Blanco Lorenzok 100 urte bete ditu.

Blanco 1923ko azaroaren 8an jaio zen Salamancako Puebla de Azaba herrian.

1952an Errenteriara etorri zen zerbitzatzera, bi semerekin, eta Jose Leoncio Lizarazu errenteriarrarekin ezkondu zen eta seme bat izan zuen berarekin.

Haren senideek diotenez, borrokalari petoa da, izaera handikoa, eta lan asko egin du: antxoan, bakailaoan, taberna batean urte askoan, eta manta-fabrika batean, non erretiroa hartu baitzuen azkenean.

Bere bizitzan zehar, kaltzeta egitea izan du entretenimendurik handiena.

Zorionak!