Etxebizitza komunitarioan zine foruma antolatu dute

(Editatua) Errenteriako etxebizitza komunitarioan bi zineforum antolatu dituzte herritar guztiei zuzenduta.

Zineforum hauek Galtzaraborda auzoko Urbia plaza 2ko etxebizitza komunitarioan bertan egingo dira.

Oraingo honetan, egungo testuingurua kontuan hartuta, proiekzioekin “mugen” gaia jorratzea erabaki da.

Hori lortzeko, programatutako hainbat proiekzio aurkeztu dituzte:

  • “Aita Mari”, azaroak 8an.
  • “Fedayin”, azaroak 29an.

Hasiera batean, azaroaren 15erako “Vete y Vive” filmaren proiekzioa iragarrita zegoen, baina azkenean bertan behera gelditu da antzolatzaileekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

Ekimen honen helburua da komunitatea mugekin lotutako arazoen inguruan sentsibilizatzea eta proiekzio bakoitzaren ondoren eztabaidak sustatzea. Era berean, etxebizitza komunitarioaren proiektua herritarrei zabaltzeko eta ezagutarazteko aukera izango da.