Behobia-Donostia lasterketa dela eta, udal kiroldegietako dutxak eta takillak erabilgarri parte hartzaileentzat

Urtero bezala, azaroko bigarren igandean, Behobia-Donostia lasterketak zintzo beteko du hitzordua.

Aurten 58. edizioa dela-eta, Behobia-Donostia Gaintxurizketa gainetik lehengo N-1 errepidean barrena (egun GI-636) sartuko da, Errenteriako hirigune osoa zeharkatuz.

Horrela, Errenteriatik pasatzean, Behobian parte hartuko duten korrikalari guztiek aukera izango dute herritarrek eskaintzen dieten berotasuna gertutik sentitzeko.

Proban parte hartzeko erraztasunak emate aldera, lasterketan parte hartzen duten guztiek Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegiko armairu eta dutxen zerbitzuak erabili ahal izango dituzte igande honetan, azaroaren 12an, dortsala erakutsiz bi instalazioen harreran.