‘Jantzien kontserbazioa: erronka bat’ lelopean, jantzien ibilbidea ezagutzeko aukera

 

 

 

 

Jantziaren Zentroak eta Gordailuak (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa) bisita gidatu berezia eskainiko dute euskaraz azaroaren 12an, 2023ko Ondarearen Europako Jardunaldien baitan. 11:00etan hasita, eta ordubeteko iraupenarekin, sarrera doan izango da.

Horrela, ‘Jantzien kontserbazioa: erronka bat’ lelopean, Kapitain Etxearen atetik sartzen den unetik Gordailuan amaitu arte jantzi batek egiten duen ibilbidea zein den azalduko da: garbiketa, konponketa, lisaketa, prestaketa… Urtebete pasata erakusketa amaitzean, jantzi hura kutxa berezietan jaso ondoren iristen da Gordailura, eta beraz, prozesu horren berri ere emango da bisitan zehar. Horretarako hainbat bideo proiektatzeaz gain, materiala eta jada ikusgai dauden jantziak erakutsiko dira.

Parte hartu nahi izanez gero, aurretik eman behar da izena, Errenteriako turismo bulegora deituta (943 49 45 21) edo jantziarenzentroa@errenteria.eus helbidera mezua idatzita.