Arabako Biraren 9. etapa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak

Azaroaren 18an, Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Arabako Biraren 9. etapa antolatu du. Ibilaldia Ribaseko gainatik Salinillas de Buradonera izango da eta bidean Bonbalatxi, Toloño eta San Cristobal gailurretatik pasako da. Zeharkaldia denera 6 ordukoa izango da.

Zeharbidearen xehetasun guztiak Urdaburuko web orrian kontsulta daitezke, ondorengo esteka honetan:

https://urdaburu.eus/event/arabako-bira-9-etapa-pto-rivas-salinillas-de-buradon/

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik (Panier) eta 7:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek Urdaburuko egoitzan egin dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, 943527879 telefonora hots eginez egun eta ordu berean, edo hurrengo formularioa betez:

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/2023-11-18-arabako-bira