Martxan da udazkeneko ‘Kuxkuxeroak’ egitasmoa

Itzuli da ‘Kuxkuxeroak’ egitasmoa Oarsoaldera, eta Julen Castillo aktore oiartzuarrak Errenteria bisitatuko du azaroaren 17an.

‘Kuxkuxeroak’ egitasmoaren helburuetako bat da 12-18 urte bitarteko eskualdeko gazteei beren erreferente euskaldunekin hitz egiteko aukera eskaintzea. Horrekin batera, euskararen erabilera normalizatu nahi da; izan ere, lehen lerroan dauden abeslariak, aktoreak, kirolariak… euskaraz aritzen badira, handitu egiten da gazteek euren harremanetan ere euskararen erabilera bermatzeko aukera. Hurrengoa da solasaldiaren dinamika: gazteek aurretik prestatutako galdera libreak egiten dituzte, eta gonbidatuek erantzun egiten diete.

Gernikan izan zen Kuxkuxeroen lehen esperientzia, eta Euskal Herriko hainbat txokotara zabaldu da orain, besteak beste, Oarsoaldera: Julen Portillo tiktoker eta influencer zarauztarra azaroaren 17an izango da Pasaian, eta egun horretan bertan, Julen Castillo aktore oiartzuarra Errenterian.