Dos-i taldeak kontzertua eskainiko du bihar Maria Magdalena basilikan

Ostiral honetan, azaroak 17, Donostiako Dos-i taldeak kontzertua eskainiko du Errenteriako Maria Magdalena basilikan, arratsaldeko 20: 00etan. Iñaki Carcamo arituko da zuzendari lanetan.

Abesbatzak Nordika izeneko emanaldia eskainiko du, melodia zoragarrietan eta harmonia atseginetan aberatsa den Suediako musika koralari omenezkoa dena.

Dos-i taldea 2022an hasi zen lanean eta harrezkero makina bat kontzertu eman ditu Donostian, Hondarribian eta Lasarten. Abesbatzen munduan eskarmentu handia duten kantariek osatutako ahots taldea da. Horietako askok Musikalis ganbera-abesbatzako kideak ziren, kontzertu ugari eskainitakoak.

“Ahots-musikaz gozatzeak, askotariko eta ezohiko errepertorioak ikasteak motibatzen gaitu honakoa bezalako kontzertuak eskaintzera”, diote Dos-i taldetik.

Kontzertuaren programa:

NORDIKA

Harlig ar jorden
Jul, jul, stralande Jul
Sommarpsalm – W. Ahlen
Den Blomstertid nu kommer
O Magnum Mysterium – M. Lauridsen
Stemning – Wilhelm Peterson Berger
Uti var hage
Soneto de la Noche – M. Lauridsen
Gota

SECHS LIEDER, Op. 41 Felix Mendelssohn

Im Walde, Op. 41, No. 1
Entflieh’ mit mir, Op. 41, No. 2
Es fiel ein Reif, Op. 41, No. 3
Auf ihrem Grab, Op. 41, No. 4