Bilduma aldizkariaren aurkezpena udalbatzar aretoa

Bilduma udal aldizkariaren 31. alearen aurkezpena dela eta, lekua aldatu dela jakinarazi nahi du Errenteriako Udalak. Joxepa Anttoni anitzenean (Badalaben) izan beharrean, Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan egingo da gaur arratsaldeko 18:30etan.

Azterlanaren zuzendari Itsaso Larramendik Koldo Mitxelena XV. Ikerketa Bekak irabazi zuen lana aurkeztuko du 45 minutuko hitzaldi batean. Bertan hobeto ezagutuko ditugu Alaberga, Galtzaraborda, Beraun eta Kaputxinoak auzoak, “Errenteriako industrializazioaren garaiko etxebizitza-auzoen azterketa eguneroko bizitza eta komunitate-harremanen ikuspegia” izeneko lanaren egilearen eskutik. Aldi bereko itzulpena egongo da. Liburua doan emango da.