Buztin tailerra larunbat honetan Familian Jolasean programaren baitan

Azaroaren 25ean (larunbata), 16:30etik 18:30era, Lau Haizetararen egoitzara (Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikinera, Madalen kalea 27) hurbiltzen diren familiek tailer batean parte hartzeko aukera izango dute, buztinarekin gauza desberdinak egiteko. Jardueran parte-hartzeko epea azaroaren 23an amaituko da eta izen-ematea esteka honen bidez egin daiteke: https://gazteria.errenteria.eus/project/familian-jolasean/

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ostiralero 17:30etik 19:30era Agustinak auzoan (Markola Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan) egiten diren dinamikez gain, urritik aurrera, hilabete bakoitzeko azken larunbatean ere, jarduerak egiten dira.