Eskubaloi topaketa inklusiboa Ereintza taldearen eskutik

Larunbat honetan, azaroak 25, Ereintza Eskubaloiak eskubaloi topaketa inklusiboa antolatu du. Ekitaldia Galtzarabordako kiroldegian izango da, 16: 00tatik 18: 30etara. Ekimenak Mindararen (Dibertsitate Funtzionala duten Pertsonen Arretarako Gipuzkoako Elkartea) eta Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioaren babesa du.

Topaketan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea ondorengo telefono zenbakietako batera deituz: Federazioa (635751339), Mindara (616452331) edo Ereintza (656779564).

Jolas- eta kirol-jardunaldiak eskubaloi-hastapeneko jarduerak barne hartuko ditu, partaide guztien parte-hartzea eta inklusioa sustatuz. Gainera, parte-hartzaileak kirol-esparruko aniztasunean eta inklusioan sentsibilizatuko dira. Horretarako, Ereintza Eskubaloia taldeko jokalariak eta Mindara-ko eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko monitoreak begirale lanetan arituko dira.

Ekitaldi honek Errenteriako Udalaren laguntza eta Imagine English School akademiaren babesa du.