Fanderiako Errotaren eskaintza abendurako

Honakoak dira Fanderiako Errotak (Ibaiaren Etxea) abendurako antolatu dituen ekintzak:

ABENDUAK 9-10:

Ohikoa den bezala, hileko bigarren asteburua izanik, errota irekita egongo da 10:30etik 14:00etara bitartean. Errota doan bisitatu eta martxan ikusi ahal izango da, baita errotaren historiari eta inguruetako naturari buruzko erakusketa iraunkorra ere.

ABENDUAK 16:

Hilabete honetako jarduera berezia, mendi ibilbide bat izango da, “TRIKUHARRI EDER BAT TXORITOKIETAKO BIDEAN”. 4 km inguruko ibilbide erraza izango da, Zamalbidetik abiatuta eta 10:00etatik 13:00etara bitartean. Aldez aurretik izena eman beharra dago.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: